XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxekoak asaldatu, adixkideak muthurtu, errabinak hasarre gorrian jarri Spinozak agur egin zen bereri, eta (nehori zorrik ez ukaiteko) bere ontasun partea utzirik, itzali zen herritik.

Eskandala izigarria hedatu zen, ekhaitz-aize baten pare, judueria guzian.

Ez aholku, ez mehatxu, deusen gupidarik ez zuten ukhan.

Horiek gainerat, hobenduna hil beharrez ere ibili omen ziren buru bero zonbait.

Azkenean Zaharrek, 1656-eko uztailaren 27-an, eskumikatu zuten.

Beharrik, Holandako legen arabera, ez ziren haizu sinagogatik hustuen hiltzea ez eta joitea.

Halere ez zen jostetarik.

Eskumikatuek haurride guzietarik urrun behar zuten bizi izurridunak bezala.

Baruk'en inguruan hutsa egin zen, huts osoa Hiritik lekutu-eta, Ouderkerk'en doi-doia iraganik, Rijnsburg'erat jo zuen, Descartes bizi izan zen Endegeest herriari hurbil.

Hor eman zituen hirur urthe eta bere Liburu laburra ontu.

Lehenbizian gabezia haundia pairatu zuen, osasuna andeatu baitzitzaion.

Begi-tresna antolatzaile eta margolari gisa hasten da halere zerbaixka irabazten, goseak ez hiltzeko.

Haren omena ari da bethi hedatzen, berak ez duelarik bada hauskorik erabiltzen.

Adixkide berriak egiten ditu, batzu kordoka eta ilhaun, bertzeak azkar eta iraunkor.

Jendea aldez lotsatzen zaio aldez suhartzen.

Baditu hurbil-hurbileko lagunak ere: Amsterdam'eko jaun auzaphez Jean Hudde, hiri bereko jaun osakin Jean Bouwmeester, La Haie-ko Abraham Cuffeler.

Iragaile arrotz batzueri berak emaiten dee ostatu: Huygens aiphatua heldu zaio ikhustera, bai-eta William Van Blyenbergh, hau ez baitzen guti harritu ikhusiz jakintsun berriak ez zuela sinhesterik liburu sainduetan.

Bertzalde Jean de Witt herriko nagusiak geriza ona emaiten zion.

Zer diot ona? Ona baino hobea.

Aita Siwek Spinoza eta Pantheismoa deitu liburu ederrean argi eta garbi mintzatu da bi gizon hain desberdin horien arteko lokharriez.

Jean de Witt-ek elizak nahi zituen bere meneratu, bera erresumako nagusi eta buru bakhar gelditzekotan Hortakotz, Holandaren laikatzea zitzaion bide egokiena.

Eta bazaukan lan horri buruz Spinoza lagun gain-gainekoa zuela.

Traitè Thèologico politique delakoan, ez zuena erakasten eliza-buruzagiek behar zutela baitezpada laikoen legeri mendu?.